MaiderUnda.com

2010/08/18

Gidatu Telebistaren elkarrizketa Maiderri

Internet bidezko Gidatu TV telebista arabarrak Maiderri egin berri dion elkarrizketa duzue honakoa.

 

                                    

 

Nork: .2010/08/18
Etiketak: telebista gidatu elkarrizketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/08/09

Poland Open Txapelketa

 

                                   Polonia 2010

 

Abuztuaren 6-8 bitartean Poloniako Spala hirian ospatu den nazioarteko "Poland Open" txapelketan gauzak ez zaizkio nahi bezala atara Maiderri.

Lehen kanporaketan ezin izan zuen Alena Starodubtseva (RUS) gainditu. Gerora, errusiarrak brontzezko domina izabazi zuen arren, finalera heltzea lortu ez zuenez, Maiderrek ez zuen bigarren haukerarik izan. Modu hontan, hamargarren postuan bukatu du txapelketa.

Orain, astebetez Spalan jarraituko du nazioarteko beste arerio batzuekin entrenatzen irailean ospatuko den Munduko Txapelketara begira.  

 

Nork: .2010/08/09
Etiketak: polonia txapelketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/07/10

Brontzezko Domina Espainiako Sari Nagusian

Uztailaren 10 eta 11n, Madrilen ospatu den X. Espainiako Sari Nagusian, Maiderrek brontzezko domina irabazi du.

Larunbatean ospatu ziren kanporaketatan, lehenik Haridian Gonzalez espainiarrari gailendu zitzaion baina ondoren, final laurdenetako borrokaldian, ezin izan zuen Iris Smith (USA) gainditu saio gogor eta berdindu batean (3-3, 3-1).

Amerikarrak finalera heltzea lortu zuenez, igandean brontzea lortzeko aukera probestu zuen Maiderrek Roxana Iancolovici errumaniarrari irabaziaz (4-0, 3-0).

 

   

 

36 naziotako 320 kirolarik parte hartu dute aurtengo txapelketan eta datozen egunetan, Madrilgo Goi Mailako Kirol Heziketa Egoitzan, txapelketan parte hartu duten zenbaitekin etrenatzeko modua izango du.

 

 

Nork: .2010/07/10
Etiketak: sari domina espainiako txapelketa brontzea nagusia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/06/13

Brontzezko domina Austrian Ladies Open Txapelketan

Ekainaren 12an Austriako Götzis hirian ospatu den Austrian Ladies Open txapelketan Maiderrek brontzezko domina lortu du.

Lehenengo kanporaketatan S. Jones britainiarra eta J. Konivuori finlandiarra gainditu ondoren, J. Fransson suediarrarekin finalerdietan galdu du.

Azkenik, domina lortzeko borrokaldian, D. Ivanova azerbaijandarrari gailendu zaio podiumeko hirugarren postua lortuz.

      Kristie Marano (USA) - Maider Unda (ESP)

 

Datorren astea bertan emango du nazioarteko beste kirolari batzuekin batera entrenatzen. Hurrengo hitzorduan, uztailean Madrilen ospatuko den Esapiniako Sari Nagusia izango du.

 

Nork: .2010/06/13
Etiketak: ladies domina txapelketa brontzea austrian open | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/05/31

Kirol Merituaren Brontzezko Domina

 Maiatzaren 31an, astelehenez, Madrilgo  UPMko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean (INEF) burutu zen ekitaldian, Maiderrek Kirol Merituaren brontzezko domina jaso zuen.

 

 Medalla Merito deportivo 2010

 

 Bere kirol jardueran betetzen ari den ibilbidea goraipatu nahi duen sari hau, konpetizio berri baten atarian datorkio Maiderri. Izan ere, datorren astean Austrian ospatuko den nazioarteko lehiaketak, aurtengo Munduko Txapelketako prestakuntzari hasiera emango dio.

 

Nork: .2010/05/31
Etiketak: domina errege ordena brontzea meritua kirol | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/05/18

Maider Kirol Merituaren Errege Ordenerako izendatu dute

 Maider Kirol Merituaren  Errege Ordenerako izendatua izan da brontzezko dominaren sailean.

Honako izendapena, Kirol Kontseilu Goreneko presidente den Jaime Lissavezkyk, kirol ekarpen, meritu eta inguruabarren arabera egin du.

Sari honen banaketa ekitaldia, maiatzaren 31an astelehenez, Madrilgo UPMko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean (INEF) ospatuko da.

 

                        csd

 

 

Nork: .2010/05/18
Etiketak: domina errege ordena brontzea merituaren kirol | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/04/16

Brontzezko domina Europako Txapelketan

Brontzezko domina irabazi du Maiderrek Bakun ospatu diren 2010eko Europako borroka txapelketan.

 

    

        

Eguna Maria Louiza Vryoni greziarrari irabaziaz hasi du (0-1,1-0,2-0) kanporaketa berdindu batean. Ondoren, final laurdenetan, Ekaterina Bukina errusiarrak finalerako bidea moztu dio (3-0,4-1). Errusiarraren lan onak ordea, bigarren aukerako atea ireki eta ongi probestu du Maiderrek.

 

  

 

Lehenik, Dina Ivanova azerbaijandarra kanporatu du (0-2,0-4) eta ondoren, pasa den urteko munduko txapelketan gertatu zen bezala, Marina Gastl austriarrarekin borrokatu behar izan du domina lortzeko. Oraingoan ere Maider garaile gertatu da (0-1,4-0) eta modu hontan, europako txapelketa batean lortzen duen lehen domina eskuratu du.

 

   

Nork: .2010/04/16
Etiketak: europako brontzea domina 2010 txapelketa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/04/14

Europako Txapelketa 2010

Apirilaren 13tik 18ra bitartean, Europako Borroka Txapelketa ospatuko da Azerbaijango Baku hiriburuan. Ostegunean mediku azterketa eta pisaketa izango ditu Maiderrek eta ondoren, ostiraleko lehiak zehaztuko dituen zozketa burutuko da.

 

                             

 

Azken egunetan gertatu den izeba baten heriotzak txapelketan parte hartzea kolokan utzi duen arren, Maiderrek azkenik joatea erabaki du.

Nazioarte mailan, aurreko urteetan baino zerbait gutxiago aritu den arren, kirol prestakuntza ona izan du eta beste behin, podiumera heltzea du helburu. Duela hiru urte Bakun ospatu zen Munduko Txapelketan lortutako bosgarren postua eta Beijingo Joku Olinpiarretarako sailkapenaren  oroitzapen onarekin abiatu zen asteartean.   

 

Nork: .2010/04/14
Etiketak: europako 2010 txapelketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/03/07

Klippan Lady Open 2010

 

                      

   Martxoaren 6an Suedian ospatu den Klippan Lady Open txapelketan gauzak ez zaizkio nahi bezala atara Maiderri. Zozketak Marina Gastl austriarrarekin parekatu zuen lehen kanporaketan eta ezinezko gertatu zitzaion garaipena lortzea. Azkeneko munduko txapelketan ere bat egin zuten podiumerako bidean, orduan Maider atara zen garaile.

Austriarrak finalera heltzea lortu ez zuenez, naiz eta azken sailkapenean hirugarren bukatu, Maiderri bigarren haukerako atea itxi zion eta modu honetan, bederatzigarren postuan bukatu du txapelketa.

 

    

 Datorren hilean Bakun (Azerbayan) ospatuko den Europako Txapelketari begira, astebete egingo du Suedian entrenatzen.

Nork: .2010/03/07
Etiketak: klippan lady open txapelketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/03/01

Urrea Espainiako Borroka Txapelketan

Otsailaren 27an, Bartzelonako Sant Adriá de Besós hiriko Marina Besós kiroldegian ospatu zen Espainiako Borroka Txapelketan, Maiderrek hamabigarren txapela lortu zuen. Lehen bi ekinaldietan Haridian Gonzalez eta Maria Jose Noguerari gailendu ondoren, urrezko domina erabaki zuen borrokaldia irabazi zion Dacil López kanariarrari.

Emakumezkotan, Euskadiko taldeak, brontzezko domina irabazi zuen sailkapen orokorrean.

Hona hemen 2010. urteko txapelketan jasotako irudi bilduma:

 

 

 

 Ostegunean Suediara abiatuko da Maider. Bertan, aurtengo Europako Txapelketari begira daraman prestaketari jarraituz, Klippan Lady Open txapelketan parte hartuko du eta datorren astean, Espainiako taldearekin batera, entrenatzen geratuko da bertan.

 

Nork: .2010/03/01
Etiketak: borroka 2010 espainiako txapelketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)