2008/12/21

Abenduaren 20an Aretxabaletako Arkupe kultur etxean ospatu zen ekitaldian, Maider debagoieneko emakumezko kirolari onena bezala hautatu zuten. La Caixak babesturik, lehen aldiz antolatu den ekitaldi honetan, Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Aramaio, Oñati eta Elgetako Udalek parte hartu dute.
Emakumezko kirolari onenaren sariaz gain, Aramaioko Udalak emandako saria ere jaso zuen Maiderrek.
Nork: .2008/12/21
Etiketak:
saria
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/12/18
Atzo abenduaren 17an, Maiderrek bisita egin zien Gasteizeko Txagorritxu eritetxeko umeei. Ekintza honetan, La Caixaren babespean eta BAT taldearekin elkarlanean, Eneko Llanos eta Irati Anda izan zituen lagun. Umeei opari batzu emateaz gain, elkarri galdera mordo bat egiteko modua izan zuten.

Argazkia, BAT Basque Team
Nork: aitor.2008/12/18
Etiketak:
txagorritxu
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/12/16
Pasa den abenduaren 15 igandean, Aramaioko kiroldegian borroka erakustaldia izan zen Maider, Luis Crespo entrenatzailea eta Mikel Mardonesen eskutik. Beste batzutan bezela, Barakaldoko Munoa borroka taldeko Yera Ortiz, Arrate Hojas, Ismael Zanbrano, Oroitz Bardon eta Haritza Larrinagaren laguntza izan zuten. Ekitaldia beroketa saio dibertigarri batekin hasi zuten, ondoren teknika desberdinen erakustaldia batekin borroka saioa batzuekin bukatuz.

Erakustaldiko une batzu.
ETB-1eko kirol saio baten egindako erreportaia ikus dezakezue hemen.
OMENALDIA
Bukaeran, Maiderri ezuzteko omenaldia eskeini zion Aramaioko herriak. Esker oneko bertso baten ondoren, aurreskua, txapela eta lore sorta bat eskeini zizkioten.

Omanaldiko pasarte batzu
Nork: .2008/12/16
Etiketak:
erakustaldia
omenaldia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/12/13

Atzo abenduaren 12an, Baskoniaren Kirol Hirian ospatu zen Arabako Kirolaren XV. Galan, Maider aurtengo kirolari nabarmenen artean omendu zuten. Izan ere, aurten Beijinen ospatu diren Olinpiar Jokoetan lortutako 5. postua aintzat hartu nahi izan zuten kazetariek.
Ekitaldia Arabako Kirol Prentsa Elkarteak antolatua izan zen eta bertan hainbat arabar kirolariren lana goraipatu zuten: Almudena Cid, Iker Romero, Amador Granado, Juan Manuel Uruñuela, TAU Ceramica Baskonia, Patxi Peula, Eneko Llanos, Alberto Zerain, Juanito Oiarzabal, Roberto Rojo "Gorri", Zuriñe Eciolaza, Yagoba Vizuete, Jaione Ayastuy, Aitor Karanka eta Menditxo waterpolo taldea.

Arabako Kirolaren XV. Galako kirolariak
Nork: .2008/12/13
Etiketak:
saria
gala
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/11/26
Atzo, azaroaren 25ean, Maiderrek Cangas de Onís herriko Reconquista eskolak antolatutako III. Kirol Topaketetan parte hartu zuen. Bertan, besteak beste, Laia Sanz (8 bider munduko trial txapelduna), Pepu Hernandez (hautatzaile eta munduko saskibaloi txapelduna Espainiarekin) eta Sheila Posada (Europar patinai txapelduna) aritu ziren.

Argazkia J.M. Carbajal
Ekitaldia gehienentzat ezezaguna den borroka kirolari buruzko argibide batzu eta Maiderren kirol ibilbide zein bizimoduaren kontaketak osatu zuten. Bukatzeko, Thomas Elbingen laguntzaz, borroka erakustaldi bat izan zen eta zenbait umek Maiderrekin aritzeko modua ere izan zuten.
Nork: .2008/11/26
Etiketak:
eskola
hitzaldia
cangas
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/11/10
Argia astekariak, azaroaren 9an argitaratutako azken alean, Maiderri egindako elkarrizketa erakusten digu.
Bertan, Beijingo Joko Olinpikoetako gorabeherak, bere ogibideari buruzko kontuak eta etorkizunera begira dituen asmoei buruz ari da Maider. Argiaren formatu digitala ikus dezakezue bertan.
Honetaz gain, erreportaia osatzen duen bideo hau ere ikusgai duzue:
Nork: .2008/11/10
Etiketak:
bideoa
erreportaia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/10/30
Pasa den urriaren 29an, Donostiako Miramar Jauregian ospatu zen ekitaldian, Artzai Gazta elkarteak Maiderrek kirol arloan eta artzaintzan egindako lana aintzat hartu zuen.
Azkeneko zortzi urteetan ospatu den ekitaldi honetan, gaztagintzaren sustapenean lagundu duten pertsona eta elkarteak saritu ohi dituzte. Aurten, BAT Basque Team-ek jaso du zilarrezko Kaikuetariko bat eliteko euskal kirolariekin egindako lanagatik eta Maiderri, BATeko partaide den aldetik, diploma bat eman zioten.

BAT Basque Team-eko ordezkaria eta Maider
Nork: .2008/10/30
Etiketak:
omenaldia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/10/02
2016ko Olinpiar Jokoak non ospatuko diren erabakitzeko urtebete falta den honetan, gaur urriak 2 Madrilen ospatu den ekitaldian, Maider Madrid 2016 proiektuaren mezulari izendatu dute.

Besteak beste 13 olinpiar eta 24 paraolinpiar dominadunek, 19 olinpiar eta 18 paraolinpiar diplomadunek, Madrilgo hautagaitzari munduan barrena oihartzuna eta babesa emateko nahia azaldu dute.
Nork: .2008/10/02
Etiketak:
mezulari
madrid2016
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/15
Joan berri den irailaren 14 igandean, Galdakao herriko Kurtzea frontoian, borroka erakustaldi baten parte hartu zuen Maiderrek. Bertan, Barakaldoko Munoa Borroka Taldearekin batera, borrokaren ohinarriak azaldu zituzten. Jende askorentzat ezezaguna den kirol honen argibideak modu praktikoan jarraitzeko aukera izan zuten bertaratutako ikusleek.

Maider eta Munoa Borroka Taldeko partaideak
Ikuskizuna beroketa saio arin batekin hasi zen, ondoren erasoko teknika desberdinekin jarraituz. Une oro, esatariaren argibedeak izan ziren kirolarien ekintzen osagarri. Azkenik, mota desberdinetako borrokaldi batzuekin bukatu zen ikuskizuna.
Erakustaldi hau, Galdakaoko Santakrutz jaien ekintzen barruan ospatu zen eta esan beharra dago ikusle aldetik harrera oso ona izan zuela.
Nork: .2008/09/15
Etiketak:
erakustaldia
borroka
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/11
Maiderrek Beijingo Olinpiadatan lortutako 5. postu eta Olinpiar Diplomak ohiartzun handia izan dute komunikabideetan. Izan ere, Espainiako borrokan sekula lortu den posturik onena izan da eta esan behar baita, lehenengo aldia zela emakumezkoak Olinpiar Jokoetan parte hartzea lortzen zutela.
Hona hemen zenbait komunikabidek argitaratutakoa:
Berria: "Brontzea ia ukitu"
El Diario Vasco: "El sueño perdido de Maider Unda"
Gara: "Maider Unda soñó con el bronce hasta casi acariciarlo"
El País: "Unda realza la lucha pese a quedarse sin medalla"
RTVE: "Maider Unda se queda sin bronce"
Marca: "Maider Unda se queda sin bronce en -72 kilos"
AS: "Maider Unda perdió el bronce ante Wieszczek"
Nork: .2008/09/11
Etiketak:
prentsa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak