MaiderUnda.com

2015/05/25

10. Alemaniako Grand Prixean

Maiderrek ez du zorte honik izan asteburuan ospatu zen Alemaniako Grand Prixean, lehenengo kanporaketan Kimberley Grieb alemaniarra gailendu bait zitzaion.

Borrokaldia 0-4 aldeko zuenean, alemaniarrak "touche"eko posturan geldiaraztea lortu zuen, modu hontan borrokaldia bukatutzat emanez. Gerora, finalera iristerik izan ez zuenez, Maiderrek ez zuen bigarren aukeran sartzeko modurik izan eta hamargarren postuan bukatu zuen txapelketa.

Orain, datorren ekainaren 13tik 18ra Bakun ospatuko diren lehen Europar Jokoetarako prestaketari ekingo dio, beti ere irailean Las Veaseko Munduko Txapelketara formarik onenean iristeko asmoz.

Nork: .2015/05/25
Etiketak: prix grand alemania txapelketa | Permalink