MaiderUnda.com

2009/04/04

11. postua Maiderrentzat

Ez dira gauzak nahi bezala gertatu Maiderrentzat atzo ostiralez Vilniusen (Lituania) ospatutako Europako Borroka Txapelketan.

Aurreneko kanporaketan Svitlana Sayenko Ukrainiarra gainditzerik ez zuen izan. Lehenengo zatia (0-2) galdu arren, bigarrenean (1-0) norgehiagoka berdintzea lortu zuen. Hirugarren ekinaldi erabakiorrean ordea, (0-2) Ukrainiarra gailendu zitzaion.

             

 

Gerora Sayenkok finalera heltzerik izan ez zuenez, naiz eta azkenik brontzezko domina irabazi, Maiderrek ez zuen bigarren haukeraran parte hartzerik izan.

Azken sailkapenean beraz, hamaikagarren postuan bukatu du aurtengo Europako Txapelketa.

     

Nork: .2009/04/04
Etiketak: europa txapelketa | Permalink