MaiderUnda.com

2012/03/08

2012ko Europako Txapelketa Belgradon

Martxoaren 6tik 11ra bitartean, Europako Borroka Txapelketa ospatzen ari da Serbiako Belgrado hiriburuan. Ostegunean mediku azterketa eta pisaketa pasa ondoren, ostiraleko lehia Epp Mae estoniarrarekin hasiko du Maiderrek.


         


       Nazioarte mailan, azken bi txapelketatan izandako emaitza onekin jarraitu asmoz ariko da Europako Txapelketan. eta podiumera heltzea izango du helburu. Apiriletik aurrera ospatuko diren Joko Olinpiarretarako baliagarri izango diren txapelketen atarian, sasoi puntua neurtzeko aukera paregabea izango da oraingoa.

      Bihar arratsaldeko ordubietatik aurrera hasiko dira kanporaketak.

 

Nork: .2012/03/08
Etiketak: europako txapelketa belgrado 2012 | Permalink