MaiderUnda.com

2008/08/17

Brontzezko domina eskura izan du Maiderrek

Txapelketa bikain bat burutu ondoren 5. postua eta Olinpiar Diplomarekin itzuliko da Maider etxera. Izan ere brontzezko domina lehiatu duen borrokaldian ezinezkoa gertatu zaio Agnieszka Wieszczek poloniarra gainditzea.

        

                       Oksana Vashchuk (UKR) - Maider Unda (ESP)



Ongi hasi du eguna beti zaila gertatzen den lehenengo norgehiagoka Oksana Vashchuk ukraniarrari irabaziaz. Final laurdenetako txandan ordea, naiz eta bere haukerak izan dituen, egungo europako eta munduko txapelduna den Stanka Zlateva bulgariarra ezin izan du garaitu.

    

                                Stanka Zlateva (BUL) - Maider Unda (ESP)


Arratsaldez, bigarren aukera edo errepeska delakoan, lehenik Ohenewa Akuffo kanadiarra gainditu behar izan du brontzezko dominaren lehian. Ondoren, Wieszczek poloniarrak, bazkalostean beste borrokaldirik izan ez duela baliatuz, podiumaren lekua kendu dio Maiderri.


    

                    Ohenewa Akuffo (CAN) - Maider Unda (ESP)



Zorionak Maider!


Nork: .2008/08/17
Etiketak: olinpiar diploma | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorionak benetan Maider.

Laugarren-bostgarren postu horrek balio handia dauka, eta zure benetako lagunak zeintzuk diran jakiten ere lagunduko dizu.

Olinpiada baten egotea zaila da, horren goian gelditzea are gehiago. Zu hor izateaz denok pozten ginen, errepeska borrokan ari zinela amak "carne de gallina" zeukala aitortu zidan, brontzezko domina lortzeko aukera zenuela eta. Eta borroka hori irabazi ondoren, denok brontzearen zai, eskua luzatu eta hartzea besterik izan ez balitz bezela. Baino izugarri zaila da, badakizu.

Milesker bizi izan dugun zirraragatik.

Laugarren-bostgarren postu horrek daukan balioa merezi du.

Mua.

Nork: Artaburu.2008/08/18 01:28:11.343 GMT+2

AUPA MAIDER!!!!!

Nork: Superfan.2008/08/18 21:05:12.233 GMT+2

Zorionak Maider!

Beti esaten zenuen Pekinera ez zindoazela pasiara, domina zenuela helburu. Eta hortxe izanduzu, eskura. Azken arnasa agortu arte borrokatu zenuen hura lortzeko baina ezinezkoa gertatu zan. Kanadarraren aurka zure bizitzako borrokaldirik onena egin zenuela zioen Luisek eta nik, bertatik bertara ikusteko modua izan nuen. Pasa den urteko mundialean lortu zenuen 5. postua ez zen izan kasualidadez.

Eskerrik asko Pekinen bizi arazitakoagatik, neri behintzat ez zait berahalakoan ahaztuko.

Zorionak zure 5. postu hori eta Olinpiar Diplomarengatik.

Nork: Pekinetik.2008/08/22 16:57:24.241 GMT+2

Zorionak Maider!

Kirolari asko ditugu familian baina inoiz ez dut ezagutu Olinpidetara jun dan inor. Zu zera lehena. Jutea gutxi balitz, jun eta 5. postua ekarri duzu gainera. Ez da marka makala, ez horixe!

Zuri eskerrak beste guztiok ere Pekinen egon gera apurtxo batian komunikabideei eta Aitorri esker. Bihotzez bada ere han egon gera gu bebai. Eskerrikasko.

Nork: Etiam.2008/08/26 12:39:35.540 GMT+2

Zorionak Maider.

Badago kasta Euskal Herrian. Biba!

Nork: Iban Arantzabal.2008/09/17 17:09:41.682 GMT+2
http://www.arantzabal.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko letrak beheko kutxan. Robotek webgunea ez inbaditzeko Captcha metodoa da hau, Captchas.net zerbitzuari esker