MaiderUnda.com

2010/09/10

5. Postua Munduko Txapelketan

5. postuan bukatu du Maiderrek Moskun ospatzen ari den 2010eko Munduko Borroka Txapelketa.
Lehen kanporaketan Dayanara Rivera Porto Rikoarrari gailendu zaio (2-1, 0-8). Ondoren, final zortzirenetan, txapelketako zilarrezko domina lortu duen Ohenewa Akuffo Kanadirrak finalerako bidea eten dio (0-1,0-3).

 


Ohenewa Akuffo eta Maider

 

Orduan, brontzezko domina zen helburu berria eta gertu izan du oraingoan ere. Aurrenik Zumrud Gurbanhajiyeva Azerbayandarra atzean utzi (0-1, 0-3) eta ondoren Dan Li Txinatarra ere kanporatzea lortu du (1-0, 1-2, 1-0). Azkenik, domina lortzeko burrukaldi erabakiorrean, Kyoko Hamaguchi Japoniarra nagusitu zaio (1-1,0-2).


Txapelketa ona burutu du Maiderrek. Maila hontako lehiaketetan (3 aldiz Mundialetan eta behin Olinpiar Jokoetan), domina bategatik borrokatzeko aukera izan duen laugarren urtea du jarraian. 

Nork: .2010/09/10
Etiketak: munduko postua 5 txapelketa | Permalink