MaiderUnda.com

2016/04/18

5. postua Olinpiar Jokoetara sailkatzeko Europako Txapelketan

5. postuan bukatu du Maiderrek pasa den asteburuan ospatu den Olinpiar Jokoetara sailkatzeko Europako Txapelketan.

Final laurdenetan, egungo Europako txapelduna den Yasemin Adar turkiarrak, azkenik Serbiako Txapelketa Aurreolinpikoaren irabazle suertatu zenak, ez zion aukerarik eman eta erraz gainditu zuen (10-0). Modu hontan eta sailkatze aukerarik gabe, Maiderrek brontzezko dominagatik borrokatu zuen Cynthia Vescan Frantziarrarekin. Defentsan ohinarritu zuen borrokaldian, Frantziarrak dominarik gabe utzi zuen Maider (1-3).

European OG Qualifying Tournament: Maider Unda - Cynthia Vescan 3

Maider Unda - Cynthia Vescan

Orain, atsedenik hartzeko denborarik gabe, Mongoliara bidaiatuko du datorren asteburuan izango den Olinpiar Jokoetara sailkatzeko Munduko I. Txapelketara. Apirilaren 22tik 24ra bitartean Ulan Batorren izango da aukera berri bat sailkapena lortzeko. Beste behin, lehen bi sailkatuek bakarrik izango dute Rio 2016rako saria.

Txapelketa zuzenean jarraitzeko moduan izango gara: 1st OG World Qualifying Tournament 2016 loturari jarraituz

Nork: .2016/04/18
Etiketak: europako jokoak olinpiar txapelketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera hau erantzuna uzteko
Zenbat da 4 gehi 5?