MaiderUnda.com

2016/02/01

5. Postua Parisen

Frantziako Borroka Federazioak antolatuta, pasa den asteburuan ospatu den Pariseko III. Nazioarteko Txapelketan 5. postuan bukatu du Maiderrek.

Final laurdenetan Jaramit Leonor Weffer benezolarra kanporatu zuen (7-9) azken unean erabakitako borrokaldian. Finalerditan ordea, Cynthia Vanessa Vescan frantziarra nagusitu zitzaion (2-8) eta horrenbestean brontzeko dominaren lehian sartu zen. Bertan, Andrea Carolina Olaya colonbiarrak, 6-4ko emaitzaz borrokaldi berdinduan nagusituta, podiumeko hirugarren mailatik kanpo utzi zuen.

Paris Tournament   United World Wrestling Brontzezko dominaren lehiako une bat

Orain, otsailaren erdi aldera Bielorrusian izango den "XLVI. MEDVED Nazioarteko Sari Naguasia" prestatzeari ekingo dio.

Nork: .2016/02/01
Etiketak: paris 5 txapelketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera hau erantzuna uzteko
Zenbat da 4 gehi 5?