MaiderUnda.com

2008/12/13

Arabako Kirolaren XV. Gala

                                         

Atzo abenduaren 12an, Baskoniaren Kirol Hirian ospatu zen Arabako Kirolaren XV. Galan, Maider aurtengo kirolari nabarmenen artean omendu zuten. Izan ere, aurten Beijinen ospatu diren Olinpiar Jokoetan lortutako 5. postua aintzat hartu nahi izan zuten kazetariek.

Ekitaldia Arabako Kirol Prentsa Elkarteak antolatua izan zen eta bertan hainbat arabar kirolariren lana goraipatu zuten: Almudena Cid, Iker Romero, Amador Granado, Juan Manuel Uruñuela, TAU Ceramica Baskonia, Patxi Peula, Eneko Llanos, Alberto Zerain, Juanito Oiarzabal, Roberto Rojo "Gorri", Zuriñe Eciolaza, Yagoba Vizuete, Jaione Ayastuy, Aitor Karanka eta Menditxo waterpolo taldea. 

 

 

  

    Arabako Kirolaren XV. Galako kirolariak

Nork: .2008/12/13
Etiketak: saria gala | Permalink