MaiderUnda.com

2009/12/13

Arabako Kirolaren XVI. Gala

Joan den abenduaren 11an, ostiralez, Gasteizeko Goiuri Jauregian ospatu zen Arabako Kirolaren XVI. Galan, Maider 2009 urteko kirolari aipagarrienen artean saritu zuten. Herningen ospatutako Munduko Txapelketan lortu zuen brontzezko dominak balio izan dio, bigarren urtez jarraian, aipamen hau irabazteko.

 

   

 

Arabako Kirol Prentsa Elkarteak antolatutako Gala honetan, beste kirolari batzuk ere urteko kirolari onenaren aipamena jaso zuten: Sugoi Uriarte, judoko munduko txapeldunordea; Estitxu Salinas, 8.000 m. gailurra lortzen duen lehen emakume arabarra; Iker Foronda, zezta puntan munduko txapelduna; Eli eta Patri Pinedo, bi ahizpen artean estatuko liga, EHF Kopa eta Erreginaren Kopa lortu zituzten;Eneko Llanos, Espainiako txapeldun, Frankfurteko Ironmanean bigarren eta hirugarren urtez jarraian Hawaiko Munduko Xterra txapelketaren irabazle. Eta hauekin batera, urteko kirolari txapeldun bezala, Iker eta Eneko Pou eskalatzaileak saritu zituzten Naranjo de Bulnesen Orbayu bidea zabaltzeagatik.

 

Nork: .2009/12/13
Etiketak: saria kirolaren arabako gala | Permalink