MaiderUnda.com

2013/12/14

Arabako Kirolaren XX. Galan Saritua

Abenduaren 12an Gasteizeko Europa Jauregian ospatu zen XX. Arabako Kirol Galan, Maider urteko kirolari onenen artean saritu dute.

Arabako Kirol Prentsa Elkarteak, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak antolatutako jaian, Maiderrek martxoan Europako Txapelketan irabazitako zilarrezko dominarengatik jaso zuen saria. Berakin batera, besteak beste Ivan Fernandez, Sugoi Uriarte, Eneko Llanos, Marta Armentia eta Patxi Peulak jaso zuten urteko kirolariaren aipamena.

Saski Baskiniako presidente den Josean Kerejetak, Kirol Prentsa Elkartearen Urrezko Intsignia jaso zuen 25 urtetan klubean egindako lanagatik.  

 

 

Nork: .2013/12/14
Etiketak: saria kirola arabako gala | Permalink