MaiderUnda.com

2010/12/19

Arabako Kirolaren XVII. Gala

Abenduaren 17an, ostiralez, Gasteizeko  Jardines de Uleta Hotelean ospatu zen Arabako Kirolaren XVII. Galan, Maider 2010 urteko kirolari aipagarrienen artean saritu zuten. Bakun ospatutako Europako Txapelketan lortu zuen brontzezko dominak balio izan dio, hirugarren urtez jarraian, aipamen hau irabazteko.

 

   XVII Gala del Deporte Alaves 1024

 

Arabako Kirol Prentsa Elkarteak antolatutako Gala honetan, beste kirolari batzuk ere urteko kirolari onenaren aipamena jaso zuten: Eneko Llanos, Gasteizen ospatutako Distantzia Luzeko Europako Triatloi Txapelketan lehena eta Lanzaroteko Ironmanean txapeldun; Sugoi Uriarte, judoko Europako txapeldun; Zuriñe Celaya, amateur mailako Espainiako txapeldun eta Hungarian Europako Emakumezko Boxeo Txapelketan brontzezko domina; Aitziber Porras eta Nerea Otxoa de Aspuru, Espainiako selekziaorekin Europako Txapeldun errugbian; Caja Laboral Baskonia, 2009-2010 denboraldiko sakibaloi txapeldunak; Patxi Peula, Espainiako Pista Txapelketan bi urrezko domina eta Europako Txapelketan bi brontze;  Juanito Oiarzabal - Roberto Rojo "Gorri" - Juan Vallejo, zortzimilakoetan lortutako gailurrengatik; Asier Monreal eta Joseba Sanchez, Pauko Mundialean brontzezko domina; Iker eta Eneko Pou eskalatzaileak, Alpeetako Arkuaren hiru bide zailenak bete dituztelako.

 

 

Nork: .2010/12/19
Etiketak: saria kirolaren arabako gala | Permalink