MaiderUnda.com

2012/10/14

Araberriren Omenaldia

Zilarrezko LEB ligan ari den Aurteneche Euskadi taldeak omenaldia eskeini nahi izan dio Maiderri Gasteizen izan duen ligako debutean.

Mendizorrotzako kiroldegian ospatu zen partida hasieran, Araberri taldeko presidente den Oskar Vazquezen eskutik, taldearen kamiseta jaso zuen eta ondoren ohorezko sakea egitea eskeini zion talde arabarrak.

        

 

Partida gasteiztarrek irabazi zieten Amics Castellokoei 85-59 markagailuaz ligari hasiera ezin obea emanez.

Nork: .2012/10/14
Etiketak: araberri omenaldia | Permalink