MaiderUnda.com

2012/09/24

Aramaioko Udalaren Omenaldia

Aramaioko Txirritola Elkartearen egunarekin bat eginda, Udalak omenaldia eskeini dio Maiderri.
Herriko alkatearen eta Uribarren-Iturrieta zinegotziaren eskutik, lorez betetako otarra eta koadroa jaso zituen, bertan honako testua irakur zitekeelarik: Ze opari, ze oparo, ia ezin da gorago! Londres txundituz zeharo. Aramaioko herria Maider zutaz oso harro dago, egindakoak balio baitu urreak baino gehiago!
Bi dantzarik aurreskua dantzatu ondoren  Maider bertaratutakoei zuzendu zitzaien, nahi izanez gero lortzea posible dela erakutsi duela esanez eta eurak ere animatu zituen.

          


Gero, Txirritola eguneko sagardo jaiari hasiera emateko, lehen txotxa egin zuen.


Nork: .2012/09/24
Etiketak: udala txirritola aramaio omenaldia eguna | Permalink