MaiderUnda.com

2013/05/20

Asturiaseko Federazioaren Zilarrezko Bereizgarria

Joan den asteburuan, Asturiaseko Borroka Federazioak zilarrezko bereizgarria eskeini dio Maiderri horrenbeste urteetan zehar borroka kirolarenganako izan duen konpromezu eta eskeintza haintzat hartuz.
 
Ekitaldia Xixonen ospatu den "Real Grupo de Cultura Covadonga" taldeak antolatutako XVII. Borroka Txapelketaren inguruan ospatu zen. Taldearen 75. urteurrena dela ospatzeko ekitaldien artea burutu da txapelketa hau.

Aurretik, ostiral arratsaldez eta larunbat goizez, Maiderrek gidatutako entrenamendu saioak izan ziren txapelketan parte hartuko zuten Galizia, Burgos, Nafarroa, Madril, Euskadi eta Xixon bertako kirolarientzat.
Bereizgarria Asturiaseko Kirol Zuzendaria den Jose Ramon Tueroren eskutik jaso zuen larunbat gauean izan zen lagunarteko afarian.


   
maiderunda's Asturias album on Photobucket

Nork: .2013/05/20
Etiketak: federazioa bereizgarria zilarra asturias | Permalink