Goizetik izaten du lan saioa eta tarteka, arerio izango dituenekin ere aritzen da. Arratsaldean berriz, sauna saioa eta atsedenaldia.

Maider eta Naroa atariko ekitaldian
Bestalde, Olinpiar Jokoen atariko ekitaldiari buruz hitzeginda, momentu unkigarriak bizi izan zituela adierazi digu. Batetik estadiora beste kirolariekin betera eginiko desfilea eta bestetik zuzia piztu zuteneko unea aipagarri. Dena dela, egun honek ere izan zituen bere alde txarrak. Izan ere arratsaldeko seiretarako estadiorako bidea hartu zuten eta ez ziren itzuli goizaldeko ordubata baino lehen. Beraz ez da harritzekoa kirolari batzuek ekitaldian parte hartzeari uko egin izanak.

Maider Espainiako borroka taldeko partaideekin

Erantzunak
Nork: Etiam.2008/08/17 13:01:03.318 GMT+2