MaiderUnda.com

2013/05/12

Bartzelonan La Minako kirolgunean

Bartzelonan Sant Adria de Besos herriko "La Mina" borroka taldearen entrenamentu gelak Maider Unda izena izango du aurrerantzean.

 Kataluniako Borroka Federaioak "La Mina" taldearen kirolgunera aldatu du bere egoitza eta honekin batera entrenamendu gela berriaren irekitzea ospatu zuten. Gela berri honek Maiderren izena izango du, espainian olinpiar domina lortu duen lehen borrokalariaren omenez. Bide batez, ekitaldirako Bartzelonara egindako bidaia tarteko, Maiderrek bertan den goi mailako kirol egoitza bisitatu zuen.

CAR BCN photo carbcn_zpsce10d7d7.jpg

 

Bestalde aste honetan, ETBko Bisitaria saioan Maiderri egindako erreportaia ikusi ahal izan dugu.

 

    

Nork: .2013/05/12
Etiketak: bartzelona sant kirolgunea la mina de adria besos | Permalink