MaiderUnda.com

2008/06/07

Bihar 'Ni Hao Txina' saioan

Bihar ekainak 8, ETB-1eko "Ni Hao Txina" saioan Maiderri buruzko erreportaia erakutsiko digute gaueko 21:30etatik aurrera.

Atal bakoitzean Pekingo Joko Olinpikoetara joango den euskal kirolari baten prestaketa eta eguneroko bizitza nolakoa den erakusten digute.

Dagoeneko, 50 kilometroko martxa egingo duen Mikel Odriozola atleta eta Ekaitz Saies piraguistaren lanak ikusi ahal izan ditugu. Datozen asteetan, berriz, honako kirolariekin dute hitzordua: Imanol Mujika arraunlari santurtziarra, azkenengo Olinpiar Jokoetan belan urrezko domina irabazi zuten Xabier Fernandez eta Iker Martinez,  mendiko bizikletan aritzen den Iñaki Lejarreta, Asier Maeztu eta Leire Olaberria pistako txirrindulariak, Naroa Agirre pertika jauzilaria, Ainhoa Murua triatleta eta Maialen Chourraut eta Ander Elosegi piraguistak.

Ikusi hemen erreportaia.

Nork: .2008/06/07
Etiketak: telebista | Permalink