MaiderUnda.com

2008/04/08

Biografia

Maider 1977ko uztailaren 2an jaio zen Gasteizen eta gaur egun Aramaioko Oleta auzoan bizi da.

1,77 metrotako garaierarekin, 72 kg.ko emakumezkoen maila Olinpikoan aritzen da.

Elektronika ikasketak dituen arren, egun, artzain bezala lan egiten du eta Idiazabalgo jatorria duen Artzai Gaztaren ekoizlea da.

9 urte besterik ez zituela hasi zen Maider borroka egiten Otxandion. Hasiera batean Sambo deritzan modalitatean eman zituen lehen pausoak, baina gerora, Samboak eskeintzen zizkion irtenbide urriak medio, borroka egitera pasa zen.

Horrenbeste urtetan, kirolaren alde on eta txarrak ezagutzeko modua izan du. Izan ere, garaipenaren gozotasunera ohituta dagoen arren, lesioen alde iluna nolakoa den ere badaki. 2001 urtean masailezurra apurtu zioten Poloniako txapelketa batean. 2003an, eskuin belauneko menisko eta lotailu gurutzatua hautsi zituen. Sei hilabetetako etenaldia eragin zion horrek. 2004an berriz, ezker belauneko bursitis batek denboraldi guztia galduarazi zion.

Gasteizen entrenatzen du eta Arabako Eskola klubeko kidea da. Bere entrenatzailea Luis Crespo da  2000. urtea geroztik.

1998. urtetik, Espainiako emakumezkoen borroka taldeko partaidea da. Europa eta Mundu mailako txapelketa desberdinetan parte hartu izan du. Aipagarriak 2001eko Mediterranear Jokoetan irabazitako brontzezko domina eta 2007ko Mundialean lortutako 5. postua. Azken honek, aurten Beijing-en ospatuko diren Joko Olinpikoetan parte hartzeko balio izan dio.

Nork: .2008/04/08
Etiketak: biografia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko letrak beheko kutxan. Robotek webgunea ez inbaditzeko Captcha metodoa da hau, Captchas.net zerbitzuari esker