MaiderUnda.com

2008/09/15

Borroka erakustaldia Galdakaon

Joan berri den irailaren 14 igandean, Galdakao herriko Kurtzea frontoian, borroka erakustaldi baten parte hartu zuen Maiderrek. Bertan, Barakaldoko Munoa Borroka Taldearekin batera, borrokaren ohinarriak azaldu zituzten. Jende askorentzat ezezaguna den kirol honen argibideak modu praktikoan jarraitzeko aukera izan zuten bertaratutako ikusleek.

      

                        Maider eta Munoa Borroka Taldeko partaideak

 

Ikuskizuna beroketa saio arin batekin hasi zen, ondoren erasoko teknika desberdinekin jarraituz. Une oro, esatariaren argibedeak izan ziren kirolarien ekintzen osagarri. Azkenik, mota desberdinetako borrokaldi batzuekin bukatu zen ikuskizuna.

Erakustaldi hau, Galdakaoko Santakrutz jaien ekintzen barruan ospatu zen eta esan beharra dago ikusle aldetik harrera oso ona izan zuela. 

 

Nork: .2008/09/15
Etiketak: erakustaldia borroka | Permalink