MaiderUnda.com

2015/07/12

Brontzea Espainiako XV. Sari Nagusian

Brontzezko dominarekin bukatu du Maiderrek bere parte hartzea Espainiako XV. Sari Nagusian.


IMG_20150713_161342

Eguna final zortzirenetako kanporaketarekin hasi zuen Noelia Lalin espainiarrari 1-6 irabaziz. Ondoren, final laurdenetan Zhang Fengliu txinatarra ere menpean hartura finalerdietara heltzea lortu zuen. Bertan ordena, Guzel Manyrova kazajarrak ez zion aukerarik eman eta brontzezko domina defendatzearekin konformatu behar izan zuen. Honetarako, azken borrokaldian Victoria Francis amerikarrarekin lehiatu zen 2-3 irabaziaz borrokaldi gogor baten. Orain, astebetez Madrilen jarraituko du txapelketan lehiakide izan diren kirolariekin batera entrenatzen.
Ondoren txapelketako irudi batzuen bilduma:

Nork: .2015/07/12
Etiketak: sari domina espainiako txapelketa brontzea nagusia | Permalink