Txapelketa honek, datorren abuztuan arerio izango dituen borrokalarien aurka aritzeko modua eskeini dio. Lehen norgehiagokan, Svetlana Saenko Moldabiarrari irabazi dio, gero Leah Callahan Kanadiarrarekin galdu duen arren.
Azkenik, podiumeko hirugarren postuaren lehian, etxean ari zen Marina Gastl izan du aurkari. Azken honek ordea, lesio bat medio, ezin izan du domina borrokatu.
Orain, egun batzu Austrian entrenatzen emango ditu. Ondoren, etxeko prestakuntzarekin jarraituz, uztailean Madrilen izango den Espainiako sari Nagusirako sasoi puntua burutzen jarraitzeko.
Austrian Ladies Open 2012ko podiuma
Idatzi artikulu bat