MaiderUnda.com

2012/02/05

Brontzezko domina 'Dan Kolov - Nikola Petrov' Txapelketan

Hirugarren postuan bukatu du Maiderrek Sofian ospatzen ari den 'Dan Kolov - Nikola Petrov' Nazioarteko Txapelketa.
Aurreneko kanporaketan, Cynthia Vescan (FRA) gainditu zuen 3-0, 1-0. Final laurdenetan berriz, Aline Ferreira (BRA) kanporatu zuen 1-0, 1-0 markagailuaz. Finalerdietako borrokaldian ordea, Jenny Franssonek (SWE) finalerako bidea moztu zion 1-0, 0-1, 2-0.


Maider eta Cynthia Vescan pasa dan urteko Munduko Txapelketan


Brontzezko domina irabazteko azken saioan, Sheherazade Bentorki (FRA) gainditu 0-1, 0-1 eta podiumeko hirugarren mailan bukatu du txapelketa.
Honenbestez, datorren asteburuan Murtzian ospatuko den Espainiako Txapelketan pentsatzen hasia da Maider.

Nork: .2012/02/05
Etiketak: nikola kolov dan txapelketa petrov brontzea domina | Permalink