Brontzezko domina irabazi du Maiderrek Bakun ospatu diren 2010eko Europako borroka txapelketan.

Eguna Maria Louiza Vryoni greziarrari irabaziaz hasi du (0-1,1-0,2-0) kanporaketa berdindu batean. Ondoren, final laurdenetan, Ekaterina Bukina errusiarrak finalerako bidea moztu dio (3-0,4-1). Errusiarraren lan onak ordea, bigarren aukerako atea ireki eta ongi probestu du Maiderrek.

Lehenik, Dina Ivanova azerbaijandarra kanporatu du (0-2,0-4) eta ondoren, pasa den urteko munduko txapelketan gertatu zen bezala, Marina Gastl austriarrarekin borrokatu behar izan du domina lortzeko. Oraingoan ere Maider garaile gertatu da (0-1,4-0) eta modu hontan, europako txapelketa batean lortzen duen lehen domina eskuratu du.
Erantzunak
Nork: Mikel.2010/04/19 08:13:47.611 GMT+2