MaiderUnda.com

2012/03/09

Brontzezko domina Europako Txapelketan

Brontzezko domina irabazi du Maiderrek Belgradon ospatzen ari diren 2012ko Europako borroka txapelketatan.

 Kanporaketak Epp Mae estoniarrari irabaziz hasi ditu 1-0,1-0. Final zortzirenetakoan, Cinthya Vanesa Vescan frantziarra kanporatu du 0-1, 0-1eko markagailuaz. Final laurdenetako borrokaldi gogor baten ondoren, gaur arte Europako Txapelketako zilarrezko dominaren jabe zen Vasilisa Marzailuk bieloerrusiarrari gailendu zaio 1-0, 0-2, 1-3 finalerdiatarako sailkatuz.   Bertan, azkenik Europako txapeldun suertatu den Maja Gunbor Erlandsen norbegiarra ezin izan du gainditu.

          

        

Azkenik, brontzezko dominarako bigarren aukeran, Nataliya Palamarchuk azerbayandarrari irabazi dio 0-1,0-2. Modu hontan, 2010 urteko Europako Txapelketako brontzezko domina errepikatzea lortu du.

 

  

Nork: .2012/03/09
Etiketak: europako podiuma brontzea domina txapelketa | Permalink