MaiderUnda.com

2015/11/29

Brontzezko Domina Golden Grand Prixeko Finalean

Maiderrek bukaera ezin hobea eman dio denboraldiari Bakun ospatu den Golden Grand Prixeko Finalean brontzezko domina irabazita.


Podium 1

Txapelketa, lehen kanporaketan Badrakh Odonchimeg mongoliarrari 3-2 irabaziz hasi zuen. Ondoren, final laurdenetan ezin izan zuen txapelketako irabazle izan zen Mae Epp estoniarra gainditu (0-5). Honek ordea, bigarren aukerako atea ireki zion eta Maiderrek ez zuen abagunea alperrik galdu.

Lehenik Andrea Olaya kolonbiarra kanporatu behar izan zuen konbate berdindu batean (3-3) eta gero, brontzezko dominaren lehian, Guzel Manyurova kazajarrari erabateko nagusitasunaz gailendu zitzaion (0-9).

Orain datorren denboraldiko prestaketa hasiko da Olinpiar Jokoetako sailkapen probak helburu hartuta.

Txapelketako irudi bilduma:

Nork: .2015/11/29
Etiketak: golden domina baku prix brontzea grand 2015 podiuma final | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera hau erantzuna uzteko
Zenbat da 4 gehi 5?