MaiderUnda.com

2013/02/17

Brontzezko Domina Klippan Lady Openean

Brontzezko dominarekin itzuliko da Maider etxera Suedian ospatu den Klippan Lady Open txapelketan Anastasia Lobsinger Estatu Batuarrari irabazi ondoren. Lehen zatia bukatzear zela, Maiderrek bere arerioaren sorbaldak lurrean finkatzea lortu du eta modu hontan bukatu du denbolardiko lehen nazioarteko txapelketa baten bere parte hartzea.

Gaurko lehiaren irudi batzu:
maiderunda's Klippan Lady Open 2013 album on Photobucket


Datorren asteburuan, Murtzian ospatuko den Espainiako Txapelketan parte hartuko du Maiderrek.


Nork: .2013/02/17
Etiketak: klippan domina brontzea lady open | Permalink