Brontzezko domina irabazi du Maiderrek Danimarkako Herning hirian ospatzen ari den Munduko Txapelketan.
Ondo hasi du txapelketa Alena Perepelkina errusiarrari irabazita. Final laurdenetan ordea, ezinezkoa izan du Ochirbat Burmaa mongoliarra garaitzea eta bigarren aukeraren zai geratu da.
Bertan lehenbizi Jenny Fransson suediarra kanporatu du (1-1, 0-2) eta ondoren, Marina Gastl austriarrari irabazita (0-1, 1-0, 4-0) lortu du munduko txapelketako podiumera igotzea.

Maider eta Jenny Fransson
Hona hemen Euskal Telebistan erakutsi digutena.
Erantzunak
Biba zu! Segi lanean eta garaipenak lortzen. Munduko hirugarrena, ez da ez, marka makala! Animo!
Atxetako gazta ere ez zan urruti ibiliko Munduko txapelketa batian. Aurten mundiala atera zaizue!!
Nork: maite.2009/09/28 08:58:27.712 GMT+2