MaiderUnda.com

2012/08/10

Brontzezko Domina Olinpiar Jokoetan

Atzo abuztuak 9, Londreseko Olinpiar Jokoetan ospatu zen borroka txapelketan, Maiderrek brontzezko domina lortu zuen. Espainiako borroka taldeak inoiz Olinpiar Jokoetan lortzen duen lehen domina da Maiderrek irabazitakoa.
Txapelketa Ana Talia Betancur Ekuatoriarraren aurka hasi zuen (0-2, 0-3). Ondoren, final laurdenetan, Burmaa Ochirbat Mongoliarrarekin borrokaldi parekatu baten ondoren, finalerdietara pasa zen (1-1, 2-1, 0-1 ).
Finalerako azken pauso hontan, duela lau urte Beijingo Olinpiar Jokoetan gertatu bezala, Stanka Zlateva Bulgariarrarekin bat egin zuen eta egungo munduko txapeldunak beste behin Maiderren finalerako bidea moztu zuen (0-2, 0-2).
Modu hontan, brontzezko domina lehiatzeko haukera baino ez zitzaion geratu. Bertan, arratsaldeko azken borrokaldietako batean, Vasilisa Marzailuk Bieloerrusiarrari, indarreko borrokaldi gogor batean gailendu zitzaion nazioarteko goreneko mailan falta zuen domina irabaziaz (0-1, 0-1). Duela lau urte Txinako Olinpiar Jokoetan ihes egin zion domina eskuratuta itzuliko da etxera.



Orain, Jokoetako azken egunak pasa arte Londresen jarraitu eta igandean ospatuko den itxiera ekitaldian parte hartuko du.

Nork: .2012/08/10
Etiketak: domina londres jokoak brontzea olinpiar 2012 | Permalink