MaiderUnda.com

2008/06/09

Brontzezko domina Sheffielden

Asteburuan Sheffielden ospatu den "GB Cup" txapelketan brontzezko domina lortu du Maiderrek. Hala ere ez da gustora itzuli Inglaterran egindako lanarekin, zerbait gehiago lor zezaketela uste dute Maider eta Luisek.

 

        

Maider eta Luis aurtengo Espainiako txapelketan

 

Lau borrokaldi izan zituen eta horietatik bi irabaziak: Kimberley Coster Britainiarrarekin eta Pam Wilson Kanadiarrarekin. Bestalde, Martine Dugrenier Kanadiarra eta Anita Schaetzle Alemaniarra ezin izan gainditu.

Txapelketa osoko erresultatuak hemen.

Nork: .2008/06/09
Etiketak: sheffield brontzea domina txapelketa | Permalink