MaiderUnda.com

2012/04/22

Brontzezko domina Sofiako Aurreolinpikoan

Podiumeko hirugarren postuan bukatu duen arren, Maiderrek ezin izan du Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortu.
Lehiaketari Cinthya Vanessa Vescan frantziarrari (0-1, 0-1) irabaziz hasi du. Final laudenetan ordea, azkenik txapelketako garaile suertatu den Jenny Franson suediarrak, (1-0, 1-0) sailkapenerako bidea moztu dio.

Bigarren aukeran, lehenik Kristine Odrina-Urvova (0-1, 0-3) letoniarrari  eta gero, Dina Ivanova azerbayandarrari (1-0, 1-0) irabaziaz, brontzezko domina bereganatu du.

Datorren astean berriro saiatu beharko du Txinan, Taiyuanen izango den mundu mailako aurreolinpikoan.

Nork: .2012/04/22
Etiketak: aurreolinpikoa sofia domina brontzea | Permalink