Maila haunduko txapelketa ikusi ahal izan da asteburu hontan Madrilen ospatu den XII. Espainiako Sari Nagusian.
Maider aritzen dan pisu-mailan esaterako, parte hartu duten hamar borrokalarietatik, zazpi Londreseko Olinpiar Jokoetarako sailkatuta daude eta podiuma osatu duten laurak izango dira abuztuko hitzorduan.
Final zortzirenetan Betancur Kolonbiarra gainditu du (0-10, 0-3). Ondoren, final laurdenetan, Perepelkina Errusiarrari irabaziaz (2-1, 3-1) finalerdiatako sailkapena lortu du. Bertan ordea, egungo Munduko txapeldun den Zlateva Bulgariarra gailendu zaio (5-0, 3-0). Azkenik, brontzezko dominaren lehian Saenko Moldabiarra kanporatu ahal izan du (0-4, 0-3) podiumeko hirugarren maila ziurtatuz.
Hona hemen txapelketako irudi batzu:
Orain egun batzu pasako ditu Madrilen beste nazio batzuetako borrokalariekin batera entrenatzen.
2012/07/08
Brontzezko Domina XII. Espainiako Sari Nagusian
Nork: .2012/07/08
Etiketak:
sari
domina
espainia
txapelketa
brontzea
nagusia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat