MaiderUnda.com

2010/02/03

Dave Schultz txapelketa Coloradon

Otsailaren 3an, Maider Estatu Batuetako Colorado Springs hirira abiatu da asteburu honetan ospatuko den Dave Schultzen oroimenezko txapelketan parte hartzera. Mundu mailan denboraldi hasierako hitzordu ezagunetarikoa da Coloradon ospatzen dena. Otsailaren 4tik 6ra bitartean arituko dira mundu guztitik joandako borrokalariak. Txapelketa Estatu Batuetako Olinpiar taldeak Coloradon daukan kirol gunean ospatuko da.

 

                                     

 

Maiderrek larunbatez lehiatu beharko du eta datorren astean, Espainia eta Estatu Batuetako federazioen akordioa medio, entrenamenduak burutuko ditu bertan amerikar taldearekin batera. 

 

Nork: .2010/02/03
Etiketak: schultz springs dave colorado txapelketa | Permalink