MaiderUnda.com

2009/12/19

DKS 09 Kirol Sariak

Abenduaren 18an, Oñatiko Santa Ana aretoan ospatu zen Debagoieneko II. Kirol Sarien banaketa ekitaldian, Maiderrek emakumezko kirolari onenaren saria jaso zuen. 2009 urteko kirol lorpenen arabera, Oihana Kortazar Espainiako mendi lasterketen txapelduna eta Mari Sol Ramos korrikalaria ere hautagai izan ziren baina epaimahaiaren erabakiak Maiderri eman zion saria bigarren urtez jarraian. 

 

     

 

 Debagoienean kirolean ari direnen lana eskertu asmoz, guztira 15 sari banatu zituzten antolatzaileek. Batetik, bost Udal antolatzaileen herritarrentzako sariak (Aretxabaleta, Aramaio, Elgeta, Leitz-Gatzaga eta Oñatikoak) eta bestetik, gizonezko (aurten Jonathan Perez pertigista izan da saritua) zein emakumezko kirolari onenaren aipamenak izan ziren. Kirol talde aipagarriena UDA taldea izan zen eta Reyes Azkoitiak entrenatzaileari emandakoa jaso zuen. Jone Muxika txirrindulariak kirol ibilbideari eskeinitakoa eta kirol babesle onenarena Soraluze Koop. enpresak. Joxe Eskibel atletak kirol egile anonimoaren aipamena jaso zuen eta herritarren saria Manolo Muñoz, Eskoriatza Kirol Elkarteko presidenteak.

 

    

              Saritu guztien argazkia 

 

 

Nork: .2009/12/19
Etiketak: sariak kirol dks | Permalink