MaiderUnda.com

2015/03/13

Espainiako Borroka Olinpikoen Txapelketa

Asteburu honetan Espainiako Borroka Olinpikoen Txapelketa ospatuko da Madrilen.

Martxoaren 14an, larunbatez, goizeko 9etatik aurrera hasiko da konpetizioa Rivas Vaciamadrideko Cerro Del Telegrafo Udal Kiroldegian.


Camp. Esp. 2015

Aurretik, denboraldiari neurria hartzeko bidean, Maiderrek nazioarteko bi txapelketatan parte hartu du. Lehenik, urtarrilean Parisen aritu zen eta otsailean Kuban beste txapelketa bat eta entrenamendu batzu egiteko modua izan zuen. Kirol emaitzak onak izan ez arren (Parisen 8. eta Kuban brontzezko domina), konpetizioari neurria hartzeko baliatu ditu bi hitzorduok. Izan ere, erronka haundia du denboraldi hasiera hontan kirol araudi eta pisu maila berriei neurria hartzen.

Txapelketa internetez ikusi ahal izango da Noasports.tv kirol web-horriaren bidez.

Bestalde, martxoaren 5ean Espainiako Batzorde Olinpikoak antolatutako "Emakumezkoen Kirola" mahai inguruan parte hartu zuen. Bertan Espainiako emakumezkoen kirol emaitza arrakastatsuetaz aritu ziren.


COE mahai borobila



Nork: .2015/03/13
Etiketak: madrid borroka olinpikoen espainiako txapelketa | Permalink