MaiderUnda.com

2013/03/06

Espainiako Kirol Prentsa Elkartearen Saria

Espainiako Kirol Prentsa Elkarteak Murtziako Romea Antzokian ospatu duen XXXIII. Kirol Jaialdian, Maiderri 2012 urteko kirolari onenei eskeinitako saria eman diote. Pasa den urteko Olinpiar Jokoetan dominak lortu zituzten kirolariek protagonismo berezia izan zuten jaialdian, besteak beste, Espainiako futbol selekzioak, Madrilgo Atletikok, Alejandro Valverdek, Jorge Lorenzok, Marc Marquezek eta Espainiako patinetako hockey taldeak ere jaso zituzten sariak.

Maiderrek sari banaketara joaterik izan ez zuen arren, bertaratutakoak agurtu eta saria eskertzeko modua izan zuen bideo baten bidez. Bere izenean, Espainiako Borroka Federazioko Zuzendari Teknikaria den Javier Iglesiasek jaso zuen saria.

Honako bideoan ikus dezakegu sari banaketaren momentua:




Bestalde, BAT Basque Team-i eskeinitako adierazpenetan, denboraldi berri honen hasieran izan dituen sentipenak eta Nazioarteko Olinpiar Batzordeak borroka Olinpiadetatik kanpo uzteko aukeraz aritu da.




Nork: .2013/03/06
Etiketak: saria kirol elkartea espainiako prentsa | Permalink