Datorren asteburuan, uztailak 11, Maiderrek Espainiako IX. Sari Nagusian parte hartuko du Madrilen. Larunbatez, San Blaseko Udal kiroldegian, kanporaketa saioak izango dira eta igandean dominetarako borrokak.
30 lurraldetako 250 borrokalari inguru bilduko dira borroka olinpiarraren hiru modalitateetan. Emakumezkoen borrokan, aipatzekoak EE.BB, Errumania eta Sueziako partaideak.
Mediterranear Jokoen ostean, iraileko Munduko Txapelketarako prestaketan, hitzordu garrantzitsua da Madrilgoa borrokalarientzat.
Idatzi artikulu bat