MaiderUnda.com

2012/07/05

XII. Espainiako Sari Nagusia

Datorren asteburuan, uztailak 7 eta 8an, XII. Nazioarteko Borroka Olinpiarren Espainiako Sari Nagusia ospatuko da Madrilen.
46 herrialdetako 300 borrokalari inguru bilduko dira asteburuan Kirol Kontseilu Goreneko Kiroldegian. Hoietatik 80 baino gehiago udako Olinpiar Jokoetara joango diren kirolariak izaki, goi mailako kirol ekitaldia ikusteko modua izango da.
Maiderrentzat Londreseko Jokoetarako prestaketan azken txapelketa izango da hau eta bertan abuztuan arerio izango dituen 10 aurkari izango dira lehian.


Bestalde, pasa den igandean, Bilboren 2012ko Europako Kirol Hiriaren izendapena dela eta burutzen ari diren ekitaldiatan, Areatzan borroka erakustaldi batean izan zen Maider.

Nork: .2012/07/05
Etiketak: areatza borroka espainiako bilbo erakustaldia sari nagusia | Permalink