Gaur, uztailaren lehenengo egunian, Maider Madrilera joan da Espainiako emakumezkoen borroka taldearekin batera datorren asteburuan ospatuko den Espainiako Sari Nagusia prestatzera.

Datorren larunbatetik (uztailak 5) aurrera, Espainiako VIII. Sari Nagusia ospatuko da Madrilgo San Blaseko udal kiroldegian. Borroka Olinpikoaren hiru motak ikusteko modua izango da, hau da, emakumezkoena, borroka askea (edo librea deritzana), eta grekoerromatarra . Mundu guztiko 30 herrialdeetatik etorritako 250 borrokalari baino gehiago ariko dira. Besteak beste Errusia, Suedia, Iran, Kuba, Frantzia, Alemania... Munduko, Europako zein Olinpiar txapeldun ugari besteak beste.

Erantzunak
Nork: artaburu.2008/07/04 00:33:16.644 GMT+2