MaiderUnda.com

2008/04/21

Euskadi Irratiko Faktoria saioan beste hiru kirolarirekin batera

Gero eta gutxiago falta da 08-08-08 eguna iristeko. Egun horretan hasiko dira aurtengo Joku Olinpikoak eta Euskadi Irratiko Faktoria saioan, Beijing-era jungo diren 3 kirolari elkarrizketatu dituzte: Ainhoa Murua triatleta, Asier Maeztu pistako txirrindularia eta Maider Unda borrokalaria.

Ainhoa Muruak ez du oraindik pasea lortu baina lortuko duelakoan dago. Asier Maeztu, berriz, duela lau urte Atenasen egon zan eta aurten bere bigarren Olinpiadak biziko ditu.

Maiderren lehen Olinpiadak izango dira hauek eta munduko onenen artean konpetitzeak egiten dion ilusioaz hitz egin du. Berak 17an konpetituko duen arren abuztuaren 5etik bertan egongo denez desfilean parte hartzeko aukera izango du. Eta benetan zirraragarria deritzola adierazi du munduko kirolari onenekin batera aritzea.

Olinpiadetarako sailkatze hutsak ate asko zabaldu omen dizkio Maiderri. 10 aldiz espainiako Txapelduna izan bada ere, orain arte urtean elkarrizketa bat eskaintzen zuen asko jota, baina Beijinerako pasea lortu zuenetik astean birritan gutxienez hitz egiten omen du medioren batekin. Eta gustora hitz egin ere, berak hain gustokoa duen kirola gero eta ezagunagoa bihurtu asmoz.

Maiderrek dionez, fisikoki ondo egotea bezain garrantzitsua da burua argi eukitzea irabazi ahal izateko. Txinako eguraldi bero eta hezea ere kontra izango dutela, eta beste hainbat gairen inguruan aritu dira hiru kirolariak Jone LarraƱaga kazetariaren gidaritzapean.

Hemen azpian hiru kirolariei Faktorian egindako elkarrizketa osorik entzuteko aukera:

Nork: .2008/04/21
Etiketak: euskadiirratia elkarrizketa | Permalink