MaiderUnda.com

2009/10/18

Euskadiko Borroka Federazioaren Omenaldia

 

Maiderrek Euskadiko Borroka Federazioak eskeinitako omenaldia jaso zuen joan den urriaren 16an.

Donostian ospatu zen afari-omenaldian azken urteetako kirol lorpenak aintzat hartu nahi izan zituen Euskal Federazioak. Bertako lehendakari den Julen Idarretaren eskutik oroigarri moduan txapela eta lore sorta bat jaso zituen Maiderrek eta Luis Crespo entrenatzailearentzat ere izan zen aipamenik, agintari makila batekin eskertu zioten egindako lana.

Eskerrak emateko orduan, talde lana aipatu zuen Maiderrek. Prestatzailea eta entrenamendu lagun dituen Natxo eta Mikelek egiten duten ahalegina azpimarratu nahi izan zituen. Musutruk egiten duten lan eskerga. 

   

    

          Omenaldian parte hartu zutenetako batzu

Euskadiko Federazioko ordezkarietaz gain, borroka talde desberdinetako partaideek ere bat egin nahi izan zuten omenaldian.

Omenaldiko zenbait pasarte ikus daitezke honako argazkietan.

 

Nork: .2009/10/18
Etiketak: federazioa omenaldia euskadiko | Permalink