MaiderUnda.com

2012/10/26

Eusko Jaurlaritzaren Lan Onari saria Maiderrentzat

Urriaren 25ean, Euskadiko Egunaren ospakizunekin bat eginda, ekitaldi istituzionala ospatu zuen Eusko Jaurlaritzak Lehendakaritzan.
Bertan, besteak beste, Lehendakariak Lan Onari goraipamenak banatu zizkien Londreseko Olinpiar Jokoetan dominak irabazi zituzten euskal kirolariei.
"Lan Onari" tituluak esker ona ematen die beren lanbidean nabarmendu diren euskal herritarrei, beren merezimenduak ageri-agerikoak izanda, eguneroko lanean etenik gabe, bete-betean eta erabat sartuta jardun dutelako.



Lan Onari goraipamenak jaso zituzten Jose Luis Novoa, Eibarko Armeria Eskolaren Zuzendariak; Ramiro Pinilla eta Ramón Saizarbitoria idazleak; eta Maider Unda, Maialen Chourraut, Richard Oribe, Patricia Elorza, Eli Pinedo eta Nely Carla Alberto euskal kirolari olinpikoek eta Frantziar Errepublikak. 


Nork: .2012/10/26
Etiketak: saria lan jaurlaritza onari eusko | Permalink