MaiderUnda.com

2012/04/29

Finlandiako aukerari begira

Ongi hasi du lehiaketa Cinthya Vanessa Vescan frantziarrari 0-1, 0-1 irabaziz. Final laurdenetan ordea, Svetlana Saenco moldabiarrak sailkapenerako bidea moztu dio 1-0, 0-3, 0-2.
Azken honek finalera heltzea lortu duenez, Maiderrek bigarren aukeran jarraitu ahal izan du brontzezko dominaren lehian. Bertan,
Han-bit Kang korearra nagusitu zaio podiumerako bidean eta honenbestean bukatu ditu Taiyuaneko Aurreolinpikoan lanak.

Datorren asteburuan Finlandian ospatuko den txapelketan izango du Londreserako txartela lortzeko azken aukera.

Nork: .2012/04/29
Etiketak: aurreolinpikoa txina taiyuan finlandia | Permalink