MaiderUnda.com

2008/06/17

Granadara entrenatzera

Aste hau Granadako Goi Mailako Kirol Heziketa Egoitzan emango du Maiderrek entrenatzen. Sierra Nevadako eski pistak inguruan dituela, 2.320 metrotako garaieran ariko da. Honenbesteko garaieran entrenatzeak dakartzan onurak probestea du helburu aste honetako saioak.

                                                               

Datorren hilean Madrilen ospatuko den Espainiako Sari Nagusiaren aurretik egingo duen azkeneko irtenaldia izango da. Bertan, astebete lehenago Espainiako Taldearekin bat eginda, azken prestaketak burutuko ditu nazioarteko hitzordu garrantzitsu honi begira.

Nork: .2008/06/17
Etiketak: entrenamentua car granada | Permalink