MaiderUnda.com

2012/08/16

Herritarren Omenaldia Oletan

Bestetan bezala, omenaldi beroa jaso zuen Maiderrek herritarrengandik. Astelenean Loiuko aireportura heltzean, lagun eta senideen ongi etorria izan zuen, gero etxeratzean, Oletarrak zai zituelarik bere Olinpiar Jokoetako dominagatik zoriontzeko irrikitan.
Asteartean nahikoa lan kazetariei erantzuten.

Gero, asteazkenean eta Oletako jaiekin bat eginez, herritarrek eskeinitako omenaldia jaso ahal izan zuen. Olinpiar Jokoetan parte hartu izanagatik antolatutako omenaldiak zapore berezia hartu zuen brontzezko domina irabaztearekin. Lore sorta eta pelutxezko ardi panpin bat oparitu ondoren, haurreskua eta bertsoek eman zioten jarraipena omenaldiari. Amurizak berak ere, bere kasa, Maiderri eskeinitako jaian parte hartu nahi izan zuen eta bertso sorta eskeini zion.

                

Bukaeran, herritarrek Londresen lortutako domina ikusteko modua izan zuten eta askok Maiderrekin argazkia egiteko aukera ez zuten galdu izan nahi.


Nork: .2012/08/16
Etiketak: londres jokoak olinpiar oleta omenaldia 2012 | Permalink