MaiderUnda.com

2008/12/16

Kirol erakustaldia Aramaion

      Pasa den abenduaren 15 igandean, Aramaioko kiroldegian borroka erakustaldia izan zen Maider, Luis Crespo entrenatzailea eta Mikel Mardonesen eskutik. Beste batzutan bezela, Barakaldoko Munoa borroka taldeko Yera Ortiz, Arrate Hojas, Ismael Zanbrano, Oroitz Bardon eta Haritza Larrinagaren laguntza izan zuten. Ekitaldia beroketa saio dibertigarri batekin hasi zuten, ondoren teknika desberdinen erakustaldia batekin borroka saioa batzuekin bukatuz.

 

    

     Erakustaldiko une batzu.

 ETB-1eko kirol saio baten egindako erreportaia ikus dezakezue hemen.

OMENALDIA

Bukaeran, Maiderri ezuzteko omenaldia eskeini zion Aramaioko herriak. Esker oneko bertso baten ondoren, aurreskua, txapela eta lore sorta bat eskeini zizkioten.

 

                           

                             Omanaldiko pasarte batzu

Nork: .2008/12/16
Etiketak: erakustaldia omenaldia | Permalink