Maiatzaren 31an, astelehenez, Madrilgo UPMko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean (INEF) burutu zen ekitaldian, Maiderrek Kirol Merituaren brontzezko domina jaso zuen.
Bere kirol jardueran betetzen ari den ibilbidea goraipatu nahi duen sari hau, konpetizio berri baten atarian datorkio Maiderri. Izan ere, datorren astean Austrian ospatuko den nazioarteko lehiaketak, aurtengo Munduko Txapelketako prestakuntzari hasiera emango dio.