MaiderUnda.com

2013/08/30

Kirol Merituaren Errege Ordenerako Zilarrezko Domina Maiderrentzat

Kirol Kontseilu Goreneko presidente den Miguel Cardenal Carrok, Kirol Merituaren Errege Ordenerako izendatua izan dela adierazi dio Maiderri. Bere kirol ibilbide arrakastatsua aintzat hartuta, zilarrezko dominaren mailan ageriko da bertan.

                          medalla merito deportivo

 

 Kirol Merituaren Errege Ordenerako sariak, estatuan banatu ohi diren kirol mailako izendapenik garrantzitsuenak, datorren urrian banatuko dituzte.

 Bigarren aldia da Maiderrek Kirol Merituaren Errege Ordenaren izendapena jasotzen duela, izan ere, 2010ean brontzezko domina jaso bait zuen.

Nork: .2013/08/30
Etiketak: zilarra errege ordena domina kirol meritua | Permalink