
Martxoaren 6an Suedian ospatu den Klippan Lady Open txapelketan gauzak ez zaizkio nahi bezala atara Maiderri. Zozketak Marina Gastl austriarrarekin parekatu zuen lehen kanporaketan eta ezinezko gertatu zitzaion garaipena lortzea. Azkeneko munduko txapelketan ere bat egin zuten podiumerako bidean, orduan Maider atara zen garaile.
Austriarrak finalera heltzea lortu ez zuenez, naiz eta azken sailkapenean hirugarren bukatu, Maiderri bigarren haukerako atea itxi zion eta modu honetan, bederatzigarren postuan bukatu du txapelketa.

Datorren hilean Bakun (Azerbayan) ospatuko den Europako Txapelketari begira, astebete egingo du Suedian entrenatzen.
Idatzi artikulu bat